A Joyful Noise

Motel hasten da diskoa, baina zapalgailu baten gisara, erdi tempoko Melody Emergencyk irekitzen du Gossipen azken munstroaren kaiolako atea. Hala agertzen da portadan Beth Ditto, doinu alaiez itxura beldurgarriak apainduta, egungo egoera islatu nahian edo... Berriz ere forma berdinarekin, baina elektronika gehiagorekin datoz, melodia gehiagorekin, soinu ezin hobea lortuz. Irratian azken hilabetean behin eta berriz Perfect World eta Move In The Right Direction taladratu dizkiguten arren, nire proposamena YouTubeko kuxkuxeroentzat: Get A Job, eguna dantzan hasteko behintzat.