A Fairy Tale For The Dissent

Gasteizko boskotea groove metal disko indartsu batekin datorkigu. Euren ibilbideko bigarren lan luzea taldearen maila altua erakusten diguten hamairu abestiz osatuta dago. Ahal beste belarri lehertzeko asmoarekin, disko berria Rock Zone aldizkariarekin banatzea erabaki dute, zortzi bat mila ale banatuz. Konposaketa eta interpretazio lan txukuna borobiltzeko, Children of Bodom eta Deep Purple bezalako taldeak masteriztu dituen Mika Jussila finlandiarrarekin egin dute lan. Emaitza entzunda, aukera bikana izan dela ondoriozta daiteke. Machine Head bezalako taldeen azken bolada musikala gustuko baduzu, ez itzazu gasteiztar hauek begibistatik galdu.