“A chabge is gonna come”

“A chabge is gonna come” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/a-chabge-is-gonna-come/@@download/image/56p12-3.jpg
2005/10/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Leela James
56.zenbakia
Aldaketa datorrela dio Leela James-ek. Bazen garaia! 70eko hamarkadan egiten zen soularen maitaleentzako, urte zailak izan dira azken hauek. Soul musikaren izar "handiek" (salmentei dagokionez, behintzat) soularen arima eta izaera saldu diote deabruari, plastikozko base erritmikoen eta azukrez gainezka dauden R&B kate produkzioen truke. Baina, dirudienez, Leela James-en arima aurreko horiek baino sentimendu gehiago jasota dago, deabruak oinarri eta soinu produkzio dotoreekin saritu baitu. Aldaketaren iragarpena ote?