A bocajarro eta Sopla, Sopla

Iruñearren diskografia osatzeko aukera ezinhobea. Potatorekin batera egindako diskoaren ondoren A bocajarro etorri zen, 1998an. Urtebete beranduago Sopla, sopla mini LP-a karrikaratu zen. Oraingoan lan biak disko bakar batean bildu dituzte eta grabazioa hobetu dute. Besteak beste, Maki navaja eta Urroztarra, fuerza y garra klasikoak entzuteko bigarren aukera izango duzue.