A Beautiful Mind (Una mente maravillosa / Un homme dexception) ***

Sentimentalismoz blaitutako ekoizpen komertzialetan ezin hobeto moldatzen da Apollo 13 erdipurdikoaren egilea. Howardek beti Hollywoodeko industriaren babesa izan duen arren, ez du inoiz kritikarien mirespenik jaso. A Beautiful Mind drama sentiberarekin ere halako zerbait gertatu zen. Kritikak bizkar eman zion, baina film onenaren Oscarra bereganatu zuen Howardek. John Forbes Nash Jr. Ekonomia Nobel saridunaren bizitza gordinaren pasarte mikatzak sotiltasun handiz erretratatzen ditu zinemagile estatubatuarrak bertan. Rusell Crowe eta Jennifer Connellyren interpretazioek distira berezia dute. Film biribil-biribila ez bada ere, drama txukuna da.