988, gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzako larrialdi zenbakia

988, gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzako larrialdi zenbakia Kaliforniako estatua (AEB) gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat larrialdi zenbakia sortzekotan da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/988-gaixotasun-mentalak-dituzten-pertsonentzako-larrialdi-deia/@@download/image/push-button-call-for-emergency-business-concept-vector.jpg
2022/07/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kaliforniako estatua (AEB) gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat larrialdi zenbakia sortzekotan da.
988, gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzako larrialdi zenbakia

Ezin du inork ukatu; larrialdietarako telefono zenbakia, gure kasuan 112, sekulako asmakizuna da. Estatu Batuetan 911 da, pelikula eta telesailetan hainbatetan ikusi dugun bezala. Zenbaki hau 1968an sortu zuen AT&T telefono konpainiak eta berehala zentralizatu zen herrialde osora. Ordutik askorentzat oso baliagarria izan bada ere, biztanleriaren zati batek ez ditu zerbitzu honen onurak jaso: osasun mentaleko krisiak pairatzen dituzten gaixoek. 

Cal Matters webgunearen arabera 911 zenbakira egindako larrialdi deiak gaizki amaitu ohi dira osasun mentaleko krisi bat dela-eta deitzen denetan. Ez dira horren kontuan hartzen. 

Alternatiba moduan Kaliforniak 988 zenbakia sortu du, gaixotasun mentalak dituztenentzat bereziki sortutakoa, eta uztailaren 16tik aurrera indarrean egongo da. Krisi mentalen bat duten pertsonak gai psikologikoetan adituak direnek artatuko dituzte zenbaki horretan, benetako babesa eskainiz. Egun suizidio prebentziorako zenbakiak kudeatzen dituztenek hartuko dute bere gain zenbaki berri hau ere. Etorkizunean espero da osasun mentaleko arazoren batekin 911era deitzen dutenak 988 zenbakira transferituak izateaZerbitzua ingelesez eta gaztelaniaz eskainiko da eta laster Washington, Colorado eta Nevada estatuek ere antzeko zerbitzua izango dute.