8.501 biztanle, batez beste

8.501 biztanle dituzte, batez beste, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerriek. Inguruko beste lurralde batzuekin alderatuz gero, altuagoa da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietako populazioaren batez bestekoa. Hiru herrialde horietako populazioaren ia erdia udalerri nagusietan bizi da: %47 60.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietakoa da.