800 balas (800 balles) **

800 balas (800 balles) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/800-balas-800-balles/@@download/image/23p44-6.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Alex de la Iglesia. Aktoreak: Sancho Gracia, Carmen Maura, Eusebio Poncela. Generoa: komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2002. Iraupena: 124 minutu. 
23.zenbakia
Sergio Leoneren spaghetti-western mitikoetan espezialista aritu zen Julian aspalditxo. Gaur egun, cowboy zatarrez jantzi, eta turista alemaniarrak entretenitzen ditu Almeriako desertuan abandonatutako dekoratu zaharretan. Bizitza ez da samurra, baina agurea gustura dabil bere saltsan. Carlos bilobatxoaren bisitak haren bizitza piztuko du. Komedia hutsa baino, umore ilunez blaitutako drama da. Marmitako-western benetakoa. Alex de la Iglesiaren filmik eskasenetakoa da.