80 egunean filmak zakua bete sari

80 egunean filmak zakua bete sari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/80-egunean-filmak-zakua-bete-sari/@@download/image/20101117981280_egunean.jpg
2012/12/13
berria
80 egunean filmak zakua bete sari
Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinema zuzendarien pelikulak bi sari eskuratu berri ditu. Frantziako Arraseko Nazioarteko Zinema Jaialdian Ikusleen Saria eta epaimahaiaren aipamen berezia eman diote euskarazko filmari. Txekiar Errepublikako Meziprta Queer Film Festivalen film onenaren saria eman diote epaimahaikideek.

Gauzak horrela, dagoeneko mundu zabaleko 20tik gora jaialditan proiektatu dute aurtengo udaberrian estreinatutako pelikula, eta zortzi sari jaso ditu. Aipatutako hiru sariez gain, Tuteran, Hanburgon eta Donostian -bi garaikur- saritu dute Axun eta Maiteren maitasun istorioa kontatzen duen pelikula.
Luze jo gabe, beste zenbait jaialditan pantailaratuko dute Irusuionek eta Moriartik ekoitzitako filma: El Cairon, New Yorken, Washington, Nantes, Jakarta...