'80 egunean' filma lehen aldiz Iparraldeko eta Frantziako aretoetan ikusgai

'80 egunean' filma lehen aldiz Iparraldeko eta Frantziako aretoetan ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/80-egunean-filma-lehen-aldiz-iparraldeko-eta-frantziako-aretoetan-ikusgai/@@download/image/2012615511080_egunean.jpg
2012/12/13
berria
'80 egunean' filma lehen aldiz Iparraldeko eta Frantziako aretoetan ikusgai
Pasa den asteazkenean, ekainaren 13an, ikusi ahal izan zuten Iparraldeko eta Frantziako zinema aretoetan lehendabizikoz Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako '80 egunean' filma.


Guztira Frantziaako 25 aretoetan baino gehiagotan ikusgai izango da datozen egunetan '80 egunean' filma, bertzeak bertze Frantziako hiriburuan eta baita bertze hainbat hiritan ere. Iparralden, berriz Miarritzen, Baionan eta Donibane Lohizunen proiektatuko dute.
Frantziako Estatuan euskarazko filmak proiektatzeko dauden zailtasunak kontutan edukita, hedapen helburu hori lortu duen lehendabiziko euskal filma da '80 egunean', Axun eta Maiteren arteko harremanaren gorabeheren inguruan ari dena.

Sinopsia:



"Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urtetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak zalantzan jarriko ditu Axunek: zeri jarraitu, buruari ala bihotzari?"

'80 egunean'


Iraupena: 105 min
Urtea: 2009
Generoa: Drama
Kalifikazioa: Denentzat
Zuzendaria: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Aktoreak: Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, José Ramón Argoitia, Ane Gabarain