7Katu gaztetxeak 12 urte, zorionak!

Bilboko 7Katu gaztetxeak 12 urte betetzen ditu; azkar esaten da! Halako zifra polita ospatzeko, aste guztian zehar sekulako egitaraua prestatu dute, 'Gure garra hasia da, gure garrasia da' lelopean. Hala, bihar 18:30ean ‘Ekonomia sozial eraldatzailea’ tailerra antolatu dute. Ostegunean, berriz, 20:30ean hasiko da egitaraua: Nerea Arriolak eta Ez dok hiru taldeak antzerkiak eskainiko dute, eta 23:00etan Magaz In Fernu DJak girotuko du gaua.
Ostiralean umeen jolasak eta herri jolasak izango dira arratsaldean eta gauean Ke te Kalles, Zarysamba eta Guda Dantza taldeen kontzertuak izango dira. Larunbata festa egunik indartsuena izango da: Euskal Zunbak irekiko du eguna goizeko 13:00etan. Gero, bazkaria eta bazkaloste musikatua egongo da Berinbau taldearen eskutik. Arratsaldean, ‘7katu kantari’ saioa egongo da, eta ondoren Nizuri Tazuneri, Skabidean eta Ziztada & Erlantz Raperurekin girotuko dute gaua gaueko 21:30tik aurrera.
Interesa baduzue, Bazkarirako tiketak Errondabide eta Adaxka tabernetan daude salgai 6 eurotan. Beste ekintza guztiak, berriz, doakoak izango dira. Ospakizunak modu borobilean amaitzeko, igandean bertso saioa antolatu dute 19:30ean. Ohiana Bartra, Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariek hartuko dute parte. Zorionak 7Katu!