73 kontzertu, Gasteizko Jazzaldian

73 kontzertu, Gasteizko Jazzaldian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/73-kontzertu-gasteizko-jazzaldian/@@download/image/20105311401ChickCorea.jpg
2012/12/13
berria
73 kontzertu, Gasteizko Jazzaldian
Uztailaren 11tik 17ra izango da musika jaialdia. Besteak beste, Dianne Reeves, Chick Corea, Buddy Guy, Larry Carlton, Marcus Roberts eta Julian Lage ariko dira.

Gasteizko hamahiru tokitan izango dira emanaldiak. New Orleanseko talde batek musika joko du kalean. 73 kontzertuetatik 56 doan izango dira. Ordaindu beharreko kontzertuei dagokienez, sarrera merkeenek 15 euro balioko dute eta garestienak 40 eurotan egongo dira salgai.