70.000 zibil irakiar hil ditu AEBetako armadak

70.000 zibil irakiar hil ditu AEBetako armadak Irakeko inbasioan. Hori eman du jakitera Wikileaks webguneak. Azken hilabeteotan hautsak harrotzen ari den web orriak 400.000tik gora agiri egin ditu publiko. Agiri horietan, soldadu estatubatuarrek hainbat irakiar nahi gabe hil zituztela jasota dago. Hala ere, horrelakoak baleko helburutzat jo zituzten. Tortura kasuak ez dira falta txosten beldurgarri honetan. Zerbaiterako balioko ahal du!