600 trikitilari baino gehiago elkartuko dira Euskal Herriko Trikitixa Egunean, Iruñean

600 trikitilari baino gehiago elkartuko dira Euskal Herriko Trikitixa Egunean, Iruñean Hiru ibilbide edo kalejira, eta hiru kontzertu egingo dituzte bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/600-trikitilari-baino-gehiago-elkartuko-dira-euskal-herriko-trikitixa-egunean-irunean/@@download/image/trikitilarik.png
2024/04/12
Hiru ibilbide edo kalejira, eta hiru kontzertu egingo dituzte bertan.
600 trikitilari baino gehiago elkartuko dira Euskal Herriko Trikitixa Egunean, Iruñean
Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatuko dute bihar, larunbata, eta Iruñeko kaleak 600 trikitilari baino gehiagoz beteko direla iragarri dute antolatzaileek. Era berean, "zailtasunez eta trabaz betetako antolaketa" izan dela nabarmendu dute eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartuko duten guztiei.
 
Egitaraua 11:00etan hasiko da, Txantrea eta Felix Huarte plazetan eta Rio Ega parkeko pilotalekuan elkartuko baitira trikitilariak. Jarraian, kalejirak egingo dituzte egokitutako auzoetan barrena.
 
Eguerdiko 12:30ean kontzertuak izango dira. Trikiteens taldea San Francisco de Asis plazan; Miren eta Robertso Etxebarria Monasterio Azuelo plazan; eta Itzal taldea De la Cruz plazan. Kontzertuak bukatzean autobus Geltoki zaharrera egingo dute bidea eta bazkaria izango da jarraian, 14:30etik aurrera.
 
Eguna amaitzeko, kalejira erraldoia egingo dute Gaztelu plazara eta han bertaratutako guztiekin argazki erraldoia aterako dute.
 
Izena eman ez arren, Iruñera gerturatzeko gonbita egin dute antolatzaileek. "Etorri eta gozatu eguna gurekin batera!", azaldu dute.