60 euro orduko "Minecraft" jokoan lorezain izateagatik

60 euro orduko "Minecraft" jokoan lorezain izateagatik "Minecraft" jokoan aritzen bazara eta lorezaintza gustuko baduzu enpresa britaniar batek eskaintza berezi bat du zuretzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/60-euro-orduko-minecraft-jokoan-lorezain-izateagatik/@@download/image/1366_2000.jpg
2021/03/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Minecraft" jokoan aritzen bazara eta lorezaintza gustuko baduzu enpresa britaniar batek eskaintza berezi bat du zuretzat.
60 euro orduko "Minecraft" jokoan lorezain izateagatik

WhatSed enpresa Erresuma Batuko aholkularitza erakunde handiena da lorategi erosleentzat, eta bere webgunean lan eskaintza deigarri bat eskegi du. Lorezain birtual baten bila dabil Minecraft-erako eta 50 libra orduko (60 euro inguru) ordaintzeko prest daude. Helburua jokalariei aholkularitza profesionala eskaintzea da jokoko euren espazio librea hobetu dezaten. Etxetik lan egin daiteke ezohiko ezaugarriak dituen lanpostu honetan.

Eskatutako baldintzen artean dago jokoaren ezagutza, komunikazio gaitasun indartsuak, sormena eta lorezaintzarako pasioa. Gainera, aurretik ohiko lorezain bezala esperientzia izana ere baloratuko da. 

Erakundeak etxetik lan egiteko aukera ematen du eta gainera ez da beharrezkoa Erresuma Batuan bizi beharra. Honela, lorezain birtual hautatuak bere bezeroen momentuko konfigurazioa ebaluatu beharko dute eta iruzkin kreatiboak eskaini bere aurrrekontuaren barruan. Izan ere, dirudienez bezero batzuk bere Minecraf-eko lorategiak ukitu berezia edukitzea gustuko dute. 

Hautatutako aholkulariei 50 libra orduko ordainduko zaizkie euren zerbitzuengatik, baina euren tarifa propioak ezartzeko askatasuna izango dute eta malgutasunez lan egitekoa. Beraz, dirudienez momentuko kontratuak bilatzen dira lan eskaintza finko bat beharrean. 

Lan eskaintzak sekulako interesa sortu du erabiltzaileen artean eta lanpostura aurkeztu direnen artean asko adin txikikoak izan dira. Honela, WhatShed orain arte lorategi tradizionalen erakunde bat izan bada ere, pandemia garai honetako aldaketek bultzaturik negozio berrietara irekitzen dabil, lorategi birtualen eskaintza hau zabalduz.