Donostiako 58. Jazzaldian parte hartzeko tokiko taldeen hautaketa prozesua abiatu dute

Donostiako 58. Jazzaldian parte hartzeko tokiko taldeen hautaketa prozesua abiatu dute Hamar talde hautatuko dituzte eta izen-ematea azaroaren 4ra arte egongo da zabalik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/58-jazzaldian-parte-hartzeko-tokiko-taldeen-hautaketa-prozesua-abiatu-dute/@@download/image/Caligrama-web.jpg
2022/10/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hamar talde hautatuko dituzte eta izen-ematea azaroaren 4ra arte egongo da zabalik.
Donostiako 58. Jazzaldian parte hartzeko tokiko taldeen hautaketa prozesua abiatu dute

58. Jazzaldia 2023ko uztailaren 21etik 25era izango da eta tokiko hamar jazz talde hautatuko dituzte bertan aritzeko. Izen-emate bidez jasotako proposamen guztien artean hamabost talde aukeratuko dituzte, aurkeztutako musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta. Hamabost talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute, 2022ko abendutik 2023ko apirilera bitartean. Emanaldien ondoren, Jazzaldiaren antolakuntzak, entzuleen harrera edo erreakzioa azterturik, hamar talde izendatuko ditu hurrengo jazzaldian parte hartzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webgunean izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, azaroaren 4a baino lehen.

Horrez gain, Jazzaldiak zuzenki aukeratzen dituen beste euskal musikari askoren proiektuak ere sartzen ditu bere egitarauetan. Hauek izan dira azken urteotan modu horretan Jazzaldian parte hartu duten bertako musikariak: Arima Soul, Sara Mansilla, Iñaki Salvador, Oreka Tx, Michel Portal, Paul San Martin, Mikel Azpiroz, Nøgen, Belako, Stinus, Izaro, Amateur, Mikel Erentxun, Easo Abesbatza, Jon Urrutia, Víctor de Diego, Izaro, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rural Zombies…