54 hot dog 10 minututan

Beste bat New Yorketik. Joey Chestnut estatubatuarrak 54 hot dog jan ditu 10 minutu eskasean eta, noski, berea da urtero argien hirian antolatzen duten mundu mailako txapelketa. 26 urte eta 104 kiloko gazteak iaz berak lorturiko errekorra gainditu du. Lehiaketa 1916an egin zuten aurrenekoz eta, antza denez, lau etorkinen arteko lehiatik sortu zen, ahalik eta hot dog gehiago janda nor baino nor estatubatuarrago zirela frogatzeko nahitik. Topikotan erorita, babarrunekin egin beharko genuke guk aproba