#51DA Durangoko Azoka bizitzekoa DA!

#51DA Durangoko Azoka bizitzekoa DA! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/11/09
berria

Aurkeztu dute aurten Durangoko Azokarako spota; azoka elkartzeko espazio moduan aldarrikatu dute.

Gonbidapena Azokara urtero zatoztenontzat, berriro ere guregana etortzeko. Zuei esker baita Azoka arrakastatsua, zuei esker jarraitzen dugulako hobetzen, edo saiatzen behintzat.

Eta Azokara inoiz gerturatu ez zaretenoi ere, gonbidapena. Etorri. Ezagutu. Azokara etortzea merezi du. Gozatuko duzue.

Azoka ikusmina, irria, jakin-mina, plazera da.

Aspaldiko lagunak agurtzea da.

Proiektu berriak sortzeko aukera da.

Parte hartzea da.

Parte izatea da.

Parte ematea da.

Azokak zuentzat guztiontzat du plana.

Azoka bizitzekoa DA!