50th Birthday Celebration Volume 12

John Zorn saxofonistak, Mike Patton abeslariarekin elkartuta, kalkulagailu baten eraginkortasunez hiru abestiz osatutako arte lan hau kaleratu zuen 2005ean. Baxuan eta sanpleen aginduetara Bill Laswell, eta Hamid Drake baterian. Eguna motel xamar badoakizu, jar ezazu eta ahotsak edo saxoaren garraxiek/melodiak/zaratek sei kaferen antzeko erreakzioa sorraraziko dizute 43 minuturen bueltan. Ez dira katu hiltegi batean harakin mozkor batek sortu eta grabatutako soinuak, nahiz eta saxoaren, ahotsaren eta erritmoen kaosak hori ulertzera eraman gaitzakeen; doitasun miragarri batek zehazten du doinu bakoitza.