5.000 bat tunisiar heldu dira Lampedusara (Italia) pateratan

5.000 bat tunisiar heldu dira Lampedusara (Italia) pateratan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/5000-bat-tunisiar-heldu-dira-lampedusara-italia-pateratan/@@download/image/2011341951LAMPEDUSA.jpg
2012/12/13
berria
5.000 bat tunisiar heldu dira Lampedusara (Italia) pateratan
Lampedusa uharte Italiarra bolo-bolo ibili da azken asteetan. Tunisiatik 100 kilometro ingurura dagoen irlara hilabete bakarrean 5.000 bat tunisiar iritsi dira pateratan. Italiako agintariak aztoratuta dabiltza eta, euren ustetan, 2008ko datuekin alderatuta, hiru halako helduko dira 2011n. Hainbat elkartek eta uharteko apaizak dei egin die erakundeei harrera etxea ireki dezaten, bestela iritsitakoak Favaloro kaian pilatzen direlako, baldintza kaxkarretan. Askorentzat, zaharrak berri. Alemaniako Bild egunkariak gogoeta interesgarria egin du: "Mundua txikiegia da. Norberak ezin du bere etxean egon, kanpoan gertatzen denari kasu egin gabe".