50 auto zulatuta

50 autoren gurpilak zulatu zituen gazte bat atxilotu zuen poliziak AEBetako Boulder hirian
polizia auto batenak zulatzen ari zela. Egindakoaren zergatia galdetzerakoan honela erantzun zien agenteei: errua nire amarena, 1990etik ahoan dudan ortodontziarena eta etxe aldameneko instalazio batek igortzen duen erradiazioarena da. Kopeta behar da gero!