5 urtez, 7 Katu Gaztetxean

5 urtez, 7 Katu Gaztetxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/5-urtez-7-katu-gaztetxean/@@download/image/201211217407KATU_5URTE_KARTELA_azala.jpg
2012/12/13
berria
Bilboko 7 Katu Gaztetxeak 5. urteurrena ospatuko du datozen bi asteburuetan, urtarrilaren 13an, 26an, 27an, 28an eta 29an adin guztietarako antolatu dituzten ekitaldietan.


7 Katu Gaztetxeak abian jarri duen egitarauan lehendabiziko hitzordua bihar –urtarrilak 13– izango da, haurrei bereziki zuzendutakoa. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Porrotx pailazoa izango da festan protagonista, plaza Berritik, kalejira entzierroa egingo da gaztetxear bitarte eta bertan txokolatada eta umeentzako jolasak nagusituko dira.
Hurrengo hitzorduak berriz urtarrilak 26, 27, 28 eta 29an izango dira, eta hamaika hitzaldi, kontzertu eta ekitaldi interesgarri antolatu dituzte. Besteen artean, Itziarren Semeak, Esne Beltza Sound System eta Norte Apache izango dira, eta azken bi egunetan, 28an eta 29an, bazkariak antolatu dituzte.

Egitaraua:


Urtarrilak 26, osteguna
18:00- Kukutza, Ellos por dinero, nosotras por placer. 

20:30- Sarrionaindiaren Kartzelako poemak (Sonia Gonzalez, Mikel Etxaburu, Lutxo Egia eta Gotzon Barandiaran). 

22:00- Esne Beltza Sound System
Urtarrilak 27, ostirala
18:00- La casa de los gatos (Katalunyako etxe okupatuaren desalojoa).

19:00- Hipopoteo Sound System 

22:00- Kontzertuak: Indarrap + Emauseko Raperoak + Norte Apache
Urtarrilak 28, larunbata (Okupazino Eguna)
11:00- Okupazino topaketak.

13:00- EHko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko olinpiadak.

15:00- Bazkaria. 

17:00- Manifestazinoa Arriagatik Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!. 

19:00etatik aurrera: Alde Zaharra Okupatuz! 
Kale animazinoa, bertsolariak, DJ-ak...
 
22:00: Itziarren Semeak
Urtarrilak 29, igandea
13:00- Bertso saioa Santiago plazan: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Jon Maia.

15:00- Auzo bazkaria. 

18:00- Kantautorea