Bost milioi Lego urperatu egin ziren istripu batengatik orain dela 25 urte. Oraindik piezak iristen dira kostara
1997a zen. Tokio Express itsasontzi erraldoia New Yorkera zihoan, Rotterdam-en ehunaka edukiontzi kargatu ondoren. Bere ibilbidean, ia bederatzi metrotako olatu erraldoiaren aurka talka egin zuen. Kurioski, edukiontzi horietako bat bost milioi Lego piezez gainezka zegoen eta hauek ozeanoan galdu ziren. Gertaera "Legoren isurketa handia" bezala ezagutzen da eta jostailuekin lotutako historiako ingurumen desastre handiena da.
Tokio Express-eko kapitainak otsailaren 13ko olatua "100 urtetik behin gertatzen den fenomenoa" bezala deskribatu zuen. Itsasontzia alde batetik bestera astindu zuen. Kargamentuaren inbentarioaren arabera itsasora erori zen edukiontziak 4.756.940 Lego zituen eta horietatik 3.178.807 flotatzeko bezain arinak ziren.
Istripua gertatu zen kostaldetik hurbil, oraindik ere piezak agertzen dira. 25 urtetan zehar Lego piezak iritsi dira kostara eta baita itsasoko gaia duten bestelako piezak ere: olagarroak, balea karratuak eta bestelako plastikozko piezak. Bildumagile ugari hurbiltzen dira lekura ondarretan pieza "arraroak" bilatzeko.
Tracey Williams, Cornwall-eko ingurmen aktibista, 1997an, istripua izan eta gutxira, Lego hauek biltzen hasi zenSouth Devon-en, Erresuma Batua. Gaur egun, fenomeno hau sare sozialetan partekatzen du bere Instagram kontutik Lego Lost at Sea. Bertan, pertsonek hondartza horietan aurkitutako Legoak partekatzen dituzte.
Williams-ek itsasontzi hartako ehunaka Lego pieza bildu ditu eta dio hasieran zerbait dibertigarria bezala hasi zena, orain lanaldi osoko ekintza dela. Bere ustez interesgarria da ikustea edukiontzi horren eragina eta zenbat urte iraun ditzakeen. Inbentario bat ere badu. Edukiontziak 28.7000 ontzi hori zituen, 52.000 propultsatzaile gorri, 4.200 olagarro beltz, 33.427 dragoi beltz, 514 dragoi berde eta 15.000 bat marrazo. Bitxikeria moduan, ez da sekula marrazo bakar bat topatu. Litekeena da hauek pisu gehiago izatea eta itsasoaren sakonean amaitu izana. 
Istripuaren ostean LEGO erakundeak adierazpen bat egin zuen eta herritarrak animatu zituen piezak aurkitu eta hauek gordetzera. Horretaz gain, erakundeak berak garbiketan lagundu zuen.
90. hamarkadatik fenomenoa kezka iturria izan da ekologisten artean. Zientzialariek Lego horiek aztertu ondoren jakin ahal izan dute 1.300 urte beharko dituztela guztiz deskonposatzen. Adituek uste dute kargamentu hura epe luzera arazoa izan litekeela. Ondoratutako materiala ez da ikusten eta beraz, berreskuratzeko zailagoak dira, honegatik material horretako asko litosferaren zati bihurtuko dira.
LEGO erakundearen analisien arabera plastikoaren finketak sortzen du bere karbono lorratzaren %75a. Horregatik, orain dela urte batzuk erabaki zuen bere produktuak jasangarriagoak bilakatzea. Ordutik bere piezak plastiko organikoz egiten dira. Pieza begetal hauek azukre kanaberatik ateratzen dira, eta guztiz degradagarriak ez badira ere, birziklatze gaitasun handia dute.
