5.000 pertsonen aurrean kontzertua Katalunian, distantziarik gabe eta antigenoen testa eginda

5.000 pertsonen aurrean kontzertua Katalunian, distantziarik gabe eta antigenoen testa eginda Zuzeneko musika ezagutzen genuen bezala normaltasunera itzultzeko asko geratzen dela dirudi oraindik, baina martxoaren 17an Katalunian saiakera bat egingo da. Love of Lesbian taldeak 5.000 pertsonen aurrean kontzertua eskainiko du publikoak euren artean inongo distantziarik mantendu beharrik gabe. Hori bai, aurretik antigenoen testa burutuko zaie. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/5-000-pertsonen-aurrean-kontzertua-katalunian-distantziarik-gabe-eta-antigenoen-testa-eginda/@@download/image/concierto-de-love-of-lesbian-en-la-sala-razzmatazz-foto-alterna2-cc-by-2-0_4_732x400.jpeg
2021/03/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zuzeneko musika ezagutzen genuen bezala normaltasunera itzultzeko asko geratzen dela dirudi oraindik, baina martxoaren 17an Katalunian saiakera bat egingo da. Love of Lesbian taldeak 5.000 pertsonen aurrean kontzertua eskainiko du publikoak euren artean inongo distantziarik mantendu beharrik gabe. Hori bai, aurretik antigenoen testa burutuko zaie.
5.000 pertsonen aurrean kontzertua Katalunian, distantziarik gabe eta antigenoen testa eginda

Kulturak kolpe latza jaso du COVID-19arekin, batez ere zuzeneko kontzertuek. Horri buelta emateko, Festival por la Cultura Segura (Kultura seguruaren aldeko jaialdia) deitutako ekimenak Love of Lesbian taldearen kontzertua antolatu du martxoaren 27an Palau Sant Jordi-n, Bartzelonan. Bertan 5.000 pertsona elkartuko dira inolako segurtasun distantziarik mantendu gabe. 

Kontzertua antolatu dutenek informatu dutenaren arabera, kutsadurarik sor ez dain antigenoen testak burutuko zaizkie kontzertura joango direnei. Ekimenak instituzioen babesa izan du eta baita musika munduko pertsonena ere. 

Pasa den abenduan, Bartzelonako Apolo antzokiak proba piloto moduan, 500 pertsonako kontzertu bat antolatu zuen, non publikoari koronabirus test azkarrak egin zitzazikion. Ondoren bertara hurbildu zirenen jarraipen bat egin zen eta pertsona bakar batek ere ez zuen positibo eman.