49 taldek joko dute Durangoko Azokako Ahotsenean
58. Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era egingo da, Fantasia lelopean, sortzaileen lanak kulturazaleekin partekatzeko asmoz. Ohiko moduan, Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetan ekintza ugari izango dira.
Ahotseneak musika eta literatura aurkezpenak jasotzen ditu. Musikari dagokionez, 49 talde igoko dira Plateruenean kokatutako Ahotseneko oholtzara eta horietatik 17k lehenengo diskoa plazaratuko dute. Honako hauek izango dira euren lehen lana aurkeztuko dutenak: Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize-arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Ke lepo, Lilo, Mamu, Muare, Nakar, TRB, Txopet eta Zatibi.

Gainerako 32 taldeei dagokienez, askotariko estiloak jorratuko dira. Ondorengoak izango dira Ahotsenean arituko diren gainerakoak: Amorante, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Ibil Bedi, Intza, Jabi Patxon eta Kofradia Rock, Kemaronte, Konpost, Kuma No Motor, Leihotikan, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria, Modus Operandi, Moxal, Murgi, Muzak, Nøgen, Otoi, Postal Kolekzionistak, Rukula, Sara Zozaya, Silitia, Toc, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker eta Zukan.
Emanaldi guztiak streaming bidez ere ikusi ahal izango dira, azokaren webgunean bertan.
