48 egun oso mugikorrari itsatsita

48 egun oso mugikorrari itsatsita Mundu mailan hori da "smartphone"-en bataz-besteko erabilera. Kopuru hori urtetik urtera hazten doa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/48-egun-oso-mugikorrari-itsatsita/@@download/image/smartphone-addiction-illustrations-cartoons-9__605.jpg
2020/07/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mundu mailan hori da "smartphone"-en bataz-besteko erabilera. Kopuru hori urtetik urtera hazten doa.
48 egun oso mugikorrari itsatsita
2019an mugikorreko mundu osoko erabiltzaileek egunean 3 ordu eta 22 minutu erabili dituzte euren gailuak, kopuru hori batuta urte osoko 48 egun oso erabiltzen direla ondorioztatu da. 
 
Espainiar estatuan bertan mugikorreko erabiltzaileek 5 ordu eta 14 minutu erabiltzen dute smartphone-a, gazteen kasuan kopurua 6 ordutara igotzen da. Kopuru horren %70 lagun edo senitartekoekin hitz egiteko erabiltzen da mezuak elkarbanatzeko aplikazioen bidez, Whatsapp delarik erabiliena. Sare sozialei dagokienez Facebook nagusitzen da beste guztien gainetik %25eko portzentaiarekin. 
 
Datu hauetara iristeko, 40 iturri baino gehiago erabiliz osatu da txostena. Askok eta askok aitortzen dute bere mugikorrekiko adikzioa dutela eta %61ak dio telefonoa dela egunean lehengo eta azkeneko gauza begiratzen dutena. 3,7 milioi pertsonek ezin dute ordubete baino gehiago igaro mugikorra begiratu gabe.
 
Izan ere, mugikorra bilakatu da Internetera sartzeko gailurik erabiliena, ordenagailu eta tableten aurretik. Askok diote ez dutela beste inongo gailurik behar euren Interneteko jardueretarako. Horrela uler daitezke munduko osoko pertsona ugarik euren urte osoko 48 egunak pantaila bati eskaintzearena. Orain hausnarketa egitea tokatzen da, aukeratu ahal bazenu, 48 egun mugikorrari eskaintzeko nahiko ote zenituzke?