47. geltokia Durangon. Literatura

Ez dugu guk kontsumismoaren apologia egingo, baina tira, kulturarentzat mesede sosa batzuk poltsikoan hartuta Landako gunera hurbiltzen bagara. Harpidetza bat agian, oparia?, erosketa... Zenbait proposamen doaz segidan, baina nork bila dezala bere altxorra.

Askoren artean. Kafe arrastoak, 2012.
"121 lagunek 121 diskori buruz idatzitako testuak bildu ditugu. Gustuko dituztelako, bizitzako uneren batean haientzat garrantzitsu izan direlako, adierazi nahi duten hori esateko baliagarri zaizkielako aukeratu dituzte".

Charlotte Perkins-Gilman. Itzulpena: Ana I. Morales. Edo, 2012.
"Istorio zinez beldurgarria: maitasunez mozorrotutako diktadura androzentriko baten menpe suntsituz doan emakume batena, eta bere askatasunagatik ordaindu beharko duen prezio garestiarena. Ahotsenean aurkeztuko dugu!".

Ainara Gorostitzu Mujika. Elkar, 2012.
Aldamenekoaren atea jo, eta sukalderaino sartzea bezala da liburu hau irekitzea. Entzuten jartzea eta ondokoa ezagutzea, haren pozak eta tristurak, nahiak eta ezinak lehen eskutik jasotzea. Bizilaguna, noski, hemen edo han jaioa izan liteke; maitasun, gudu edo arrazoi ekonomikoengatik joan edo etorri dena.

Askoren artean. Txalaparta, 2012.
Gizakiok plazera bilatzeko eskubidea dugulako, eta bizitzak sarri ukatzen diguna literaturan bilatu ohi dugulako, zure esku uzten dugu liburu hau, aukeran, esku bakarrarekin irakurtzeko.

Bertol Arrieta. Susa, 2012.
"Erabaki bakoitzarekin, gure bizitzaren marra zuzena (edo okerra) margotzen dugu. Baina zenbat dira bazterrean utzitako bideak? Eta nolakoa litzateke gure bizitza, batzuetan (behintzat) gure baitako anaia biki ilunari kasu egiten hasiko bagina?".

Hedoi Etxarte. Susa, 2012.
"Erosi Sinplistak ondo ekoiztua dagoelako. Teknikoki fina da: papera, tintak, kola (kolaren usaina), azalaren ehundura fisikoa, tipografiak. Eta liburu erabilgarri bat da: erantzunez josia dago. Fotokopia dezakezu baita ere".
'Kafe aleak. 121 disko irakurketa'

Askoren artean. Kafe arrastoak, 2012.
"121 lagunek 121 diskori buruz idatzitako testuak bildu ditugu. Gustuko dituztelako, bizitzako uneren batean haientzat garrantzitsu izan direlako, adierazi nahi duten hori esateko baliagarri zaizkielako aukeratu dituzte".
'Hormako paper horia'

Charlotte Perkins-Gilman. Itzulpena: Ana I. Morales. Edo, 2012.
"Istorio zinez beldurgarria: maitasunez mozorrotutako diktadura androzentriko baten menpe suntsituz doan emakume batena, eta bere askatasunagatik ordaindu beharko duen prezio garestiarena. Ahotsenean aurkeztuko dugu!".
'Aldamenekoa'

Ainara Gorostitzu Mujika. Elkar, 2012.
Aldamenekoaren atea jo, eta sukalderaino sartzea bezala da liburu hau irekitzea. Entzuten jartzea eta ondokoa ezagutzea, haren pozak eta tristurak, nahiak eta ezinak lehen eskutik jasotzea. Bizilaguna, noski, hemen edo han jaioa izan liteke; maitasun, gudu edo arrazoi ekonomikoengatik joan edo etorri dena.
'Esku hori!'

Askoren artean. Txalaparta, 2012.
Gizakiok plazera bilatzeko eskubidea dugulako, eta bizitzak sarri ukatzen diguna literaturan bilatu ohi dugulako, zure esku uzten dugu liburu hau, aukeran, esku bakarrarekin irakurtzeko.
'Alter ero'

Bertol Arrieta. Susa, 2012.
"Erabaki bakoitzarekin, gure bizitzaren marra zuzena (edo okerra) margotzen dugu. Baina zenbat dira bazterrean utzitako bideak? Eta nolakoa litzateke gure bizitza, batzuetan (behintzat) gure baitako anaia biki ilunari kasu egiten hasiko bagina?".
'Sinplistak'