47. geltokia Durangon. DVD-ak

47. geltokia Durangon. DVD-ak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/47-geltokia-durangon-dvdak/@@download/image/20121259906dura_1360064068.jpg
2012/12/05
erreportajea
Ez dugu guk kontsumismoaren apologia egingo, baina tira, kulturarentzat mesede sosa batzuk poltsikoan hartuta Landako gunera hurbiltzen bagara. Harpidetza bat agian, oparia?, erosketa... Zenbait proposamen doaz segidan, baina nork bila dezala bere altxorra.



'Morritson eta Gartzia'



Aiert Goenaga, Jon Urraza eta Arkaitz Arza. Autoekoizpena, 2012.
"Morritson eta Gartzia parranda batean elkartu dira aspaldiko partez. Gartzia, neskalagunak utzita, lo egiteko etxerik gabe dagoenez, Morritsonenean geratuko da, berekin eta honen bikotekide Olatzekin, uste baino denbora gehiagorako... Irudienea gunean aurkeztuko dugu euskaraz grabatu den lehenengo 3D filma".

'Memoria gune baten bila'



Askoren artean. 1512-2012 Nafarroa Bizirik, 2012.
"Orain arteko lana jasotzen duen hemezortzi minutuko dokumentala eta, honekin batera, beste hainbat argitaletxek eta eragilek ekoiztu duten materiala (liburuak, aldizkariak, bideoak, musika bildumak... ) formatu digitalean".

'Itzalen sua'



Fernando Morillo eta Xanti Rodriguez. Gaumin, 2012.
"Liburua film bihurtuta eta filma paperean. Proiektu berritzailea, gaur arte egin ez dena.  Istorioa, behingoz, bere unibertso osoarekin: irudiak, fotogramak, musika... Luxuzko edizioa extra pila batekin, irakurle, ikusle eta entzuleak Itzalen Suaren unibertsoan behin betiko harrapatzeko".

'Ziztadak-Tabanos'



Oriol Andres, Carlos Castro, Gemma Garcia. Bidea helburu - Fora de quadre, 2012.
"Azken urteetan, indarkeriak eta politikak sortu duten zaratak estali egin ditu Euskal Herrian izan diren bestelako aktibismo moldeak. Kukutza, Lemoiz, Itoitz... protagonistak haien eskaeren nondik norakoez ari zaizkigu eta, bidenabar, indarkeriarik gabeko borrokaren indarra balioesten dute"