4.500 funtzionario hilik, baina kobratzen

4.500 funtzionario hilik, baina kobratzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/4500-funtzionario-hilik-baina-kobratzen/@@download/image/20116307324grezia.jpg
2012/12/13
berria
4.500 funtzionario hilik, baina kobratzen
4.500 funtzionariori pentsioa ordaintzen zitzaien hilda egon arren. Grezian gertatu da; familiek ez zuten heriotzaren berri eman pentsioa kobratzen jarraitzeko eta Estatua ez da konturatu krisiaren ondorioz kontuak zorroztasun handiagoarekin  egiten hasi den arte. Beste 9.000 jubilatuk ehun urtetik gora dituztela ere konturatu dira, eta kasuak banan bana aztertzen hastekoak dira aurki.