450 metro koadro erotismo Varsobian

450 metro koadro erotismo Varsobian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/450-metro-koadro-erotismo-varsobian/@@download/image/2011349703varsovia.jpg
2012/12/13
berria
Varsovian ireki berri duten museo erotikoak ez ditu herritarrak hotz utzi. Badago zer ikusi, zinez. 450 metro koadrotan 2.000 objektu jarri dituzte ikusgai guztira, hala hola, egurrez egindako Kamasutraren irudiak eta 1934ko kondoi makina bat. "Saiatzen ari gara hemen dagoena naturaltasunez ikusarazten. Hau ez da museo pornografikoa, arte erotiko museoa baizik", dio museoko zuzendariak. Hark bildutakoak dira objektu gehienak. Hainbat varsoviarrek, ordea, eskuak burura eraman dituzte, "moralaren kontrakoa" delakoan.  Akaso, hobe aurrena bisitatzea eta ondoren hitz egitea.