40.000 euro zakarretara

Etxea atontzeko asmoz eta traste zaharrak paretik kentzeko irrikaz, Alba Iuliako (Errumania) emakume batek senarraren zapata gastatuak bota ditu zakarretara azken urteetako aurrezkiak bertan gordetzen zituela jakin gabe, 40.000 bat euro zabortegira. Latza! Familiak 11.000 euro berreskuratzea lortu omen du momentuz. Oraingoan dibortziatzen ez badira, beraiena bai, betirako amodioa da.