400 gimnasta baino gehiago bilduko dira Gasteizen Emakumezkoen Txapelgym Nazioarteko Gimnastika Lehen Txapelketan

400 gimnasta baino gehiago bilduko dira Gasteizen Emakumezkoen Txapelgym Nazioarteko Gimnastika Lehen Txapelketan Gaur beroketa ofizialak izango dira, eta bihar eta etzi lehiaketa-jardunaldiak Mendizorrotzako kiroldegian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/400-gimnasta-baino-gehiago-bilduko-dira-gasteizen-emakumezkoen-txapelgym-nazioarteko-gimnastika-lehen-txapelketan/@@download/image/1072242_148046028727250_678997882_o.jpg
2022/05/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur beroketa ofizialak izango dira, eta bihar eta etzi lehiaketa-jardunaldiak Mendizorrotzako kiroldegian.
400 gimnasta baino gehiago bilduko dira Gasteizen Emakumezkoen Txapelgym Nazioarteko Gimnastika Lehen Txapelketan

Arabako Gimnasia Federazioak antolatuta, Mendizorrotzako kiroldegiak Emakumezkoen Nazioarteko gimnastika artistiko txapelketa lehen edizioa hartuko du, Txapelgym, gaurtik igandera bitarte. Bertan hainbat tokitako 30 klubetako 400 gimnasta baino gehiago bilduko dira: Nafarroa, Cáceres, Burgos, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Lleida, Castelló, Gipuzkoa, Palentzia, Guadalajara, A Coruña eta Asturias. Gasteiztik, berriz, Arabatxok eta Aritzak hartuko dute parte. Frantziako Selekzio Nazionaleko Marine Boyer eta Sheyen Petit olinpiarrak ere arituko dira, larunbat goizean erakustaldia eta arratsaldean lehiaketa egingo baitute.

Lehiaketan honako modalitateak izango dira: jauzia, paraleloak, asimetrikoak, oreka-barra eta zorua. Gaur arratsaldean beroketak egingo dituzte, eta bihar, larunbata, lehiaketa jokatuko da, goizean 09:00etatik aurrera, eta arratsaldean 15:30etik aurrera. Dominen banaketa 13:30ean eta 20:30ean izango da. Igandean goizez izango da lehiaketa, ordu berean hasita, eta dominak 13:30ean emango dira. 

Biharko egunez bi epaimahai izango dira, kirolari gehiagori lekua egiteko. Izan ere, txapelketa honek ekainaren 23tik 26ra Lleidan (oinarrizko maila) eta uztailaren 13tik 16ra Iruñean (olinpiar bideko maila) egingo diren Espainiako txapelketetarako prestaketa gisa balioko du.