400 ekitaldi dakartzate besapean Bilboko konpartsek

400 ekitaldi dakartzate besapean Bilboko konpartsek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/400-ekitaldi-dakartzate-besapean-bilboko-konpartsek/@@download/image/20108175822Bilbokokonpartsak.jpg
2012/12/13
berria
400 ekitaldi dakartzate besapean Bilboko konpartsek
Aratz Irazabal Txinbotarrak konpartsako kideak botako du aurtengo Aste Nagusiko txupina, larunbat arratsaldean. Isidro Elezgarai izango da, beste aldetik, pregoilaria.

Larunbatean bertan, Euskalgunean Irish gaua egingo dute. Kukaña, patata tortilla eta marmitako lehiaketak, Bilbo Kantari ekimena, Txalaparta Eguna... Hori guztia ere izango da Bilboko jaietan. Bestalde, asteazkenean planto egitera deitu dute konpartsek, ez baitatoz bat Udalak konpartsa batzuekiko izandako jarrerarekin. Asteazkena izango da planto eguna eta ostegunean zonbi mozorro janztea eskatu dute Bilboko Konpartsak taldeko kideek. Herri Krosarako dortsalak amaitu berri direla iragarri dute webgunean.