3D inprimagailu batekin giza azala garatu dute

3D inprimagailu batekin giza azala garatu dute Elcheko Miguel Hernández Unibertsitateko ikertzaile taldeak 3D inprimagailuan inprimatzen den giza azala garatu dute eta psoriarisa edota hazgalea tratatzeko baliagarria izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/3d-inprimagailu-batekin-giza-azala-garatu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2023-10-03 a las 7.15.14.png
2023/10/05
Elcheko Miguel Hernández Unibertsitateko ikertzaile taldeak 3D inprimagailuan inprimatzen den giza azala garatu dute eta psoriarisa edota hazgalea tratatzeko baliagarria izango da.
3D inprimagailu batekin giza azala garatu dute

Zientzialari talde honek 3D inprimagailuetarako giza azalaren modelo berri bat garatu du. "Aurkikuntza honek azalean manifestatzen diren patologien sintomak hobeto ulertzen lagunduko du", adierazi dute ikertzaileek. Lorpen honi esker psoriasia eta hazgalea tratatu ahalko dira. 

Asia Fernández, ikerketako zientzialari baten esanetan "sistema nerbiosoa eta azala konektatzen dizuten mekanismoak ulertzeak patologia sentsorial hauen arduradunak zein diren ulertzen lagunduko du". 

"Oso baliagarria izan liteke azaleko patologien mekanismo molekularrak ulertzeko, baina baita zenbait konposaturen, izan farmakoak edo kosmetikoak, kutsakortasuna behatzeko ere", gehitu du Fernandezek. "Ikerketa honek azaleko patologiak tratatzen dituzten botika berrian garapenean lagundu nahi du". 

Gainera, 3Dko azalaren garapenak ikerketa arloan animalien erabilera murriztuko luke. "Metodo honekin lortutako emaitzak errazagoak izango dira klinika alorrean txertatzea eta ikerketan porrot tasak murriztuko lirateke, ez baitira animalietan lortutako emaitzak ondoren gizakietan probatu behar", azaldu du Fernandezek.