39 filmerekin osatu dute Lekeitioko jaialdia

39 filmerekin osatu dute Lekeitioko jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/39-filmerekin-osatu-dute-lekeitioko-jaialdia/@@download/image/20101052774Ahatepasa.jpg
2012/12/13
berria
39 filmerekin osatu dute Lekeitioko jaialdia
Azaroaren 23tik 27ra egingo dute XXXIII. Euskal Zine eta Bideo Bilera, euskara hutsezko zinema jaialdi bakarrean.

Aukeratutako 40 lanetatik, 27 zinemagile amateurrek eginak dira, eta beste 12ak, profesionalen uzta. Film batzuk aipatzearren,  Koldo Almandozen Ahate pasa -argazkian- eta Telmo Esnalen Amona putz! pantailaratuko dituzte. Baita, Alberto Bilbao Ariztimuñoren Gazte ahaztuak ere. Emanaldi guztiak Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan izango dira. Beste askoren artean, Bernat Casaresek, Iban Lizarraldek, Idoia Solaresek eta Ione Zabalegik euren lanak erakutsiko dituzte.