38 taldek joko dute Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan

Bilborock aretoan joko dute talde guztiek. Lehen emanaldia ostegunean izango da, hilaren 23an, eta azkena, azaroaren 19an. Pop-rock, heavy eta musika joera berriak sailetan banatu dituzte talde guztiak.
Antolakuntzak emandako datuen arabera, denera, 818 taldek -Hego Euskal Herriko 139- euren lanak aurkeztu zituzten lehiaketara: 562 pop-rock talde, 197 metal talde, eta beste musika joera batzuk jorratzen dituzten 59.
Talde guztiek jo ostean, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk igaroko diren finalera. Hona hemen finalen datak:
-Pop-rock taldeak: azaroaren 27a
-Metal taldeak: azaroaren 26a
-Beste musika joerak: azaroaren 19a.
Emanaldi guzti-guztiak zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dira honako webgunean: http://www.bilbao.net/bilborock