33 urte gidabaimena lortzeko

33 urte gidabaimena lortzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/33-urte-gidabaimena-lortzeko/@@download/image/20109251gidabaimena.jpg
2012/12/13
berria
33 urte gidabaimena lortzeko
Azkenean, lortu duenean, pozez oihuka besarkatu ditu irakaslea eta aztertzailea Venida Crabtreek. 18 urterekin egin zuen lehenengo saiakera eta 50ekin eskuratu du gidabaimena. Itxaropena galdu gabe, 40 bat aldiz egin du azterketa eta urte hauetan guztietan –33– izugarrizko adiskidetasun harremana sendotu du bere irakasle Coenen jaunarekin. Pentsa, bere ezkontzara ere gonbidatu zuen! Ala ba, goza dezala.