32 herritan emango dituzte Laburbiraren film laburrak

32 herritan emango dituzte Laburbiraren film laburrak Martxoaren 6tik apirilaren 5era bitarte egingo dituzte emanaldiak herriz herri. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/32-herritan-emango-dituzte-laburbiraren-film-laburrak/@@download/image/889a1021-2fd5-4c2a-95f1-bb167a537d61.jpeg
2023/02/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Martxoaren 6tik apirilaren 5era bitarte egingo dituzte emanaldiak herriz herri.
32 herritan emango dituzte Laburbiraren film laburrak

2023ko Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 32 herritan egingo ditu proiekzioak hogeigarren edizio honetan. Euskal Herrian ekoitzitako zazpi film-laburrez osatutako bilduma eskainiko du aurten Laburbirak, martxoaren 6tik apirilaren 5era bitarte. 

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritan izango dira emanaldiak, besteak beste, Aramaion, Gasteizen, Biasterin, Igorren, Ermuan, Aulestin, Irunen, Elgoibarren, Ordizian, Getarian, Leitzan,eta Larraintzarren. Hemen kontsulta daitezke hitzordu guztiak. 

Honako fimak proiektatuko dira: Marina Perosanzen Muskil; Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martinen Olatuen isiltasuna; Maider Oleagaren Irrits; Leire Egañaren Erlojupekoa; Josu Martinezen Hitzak; Ane Cuestaren Asko falta da?; eta Iulen Aranaren Koadro goriari heldu