32 emanaldi egingo dituzte Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian, maiatzaren 2tik aurrera

32 emanaldi egingo dituzte Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian, maiatzaren 2tik aurrera Hamasei emanaldi izango dira euskarazkoak, tartean Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren irabazlea den 'Promesa berdina egin diegu lagun guztiei' antzezlana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/32-emanaldi-egingo-dituzte-donostiako-poltsiko-antzerki-jaialdian-maiatzaren-2tik-aurrera/@@download/image/POLTSIKO-promesa-f-taldea.jpg
2024/04/24
Hamasei emanaldi izango dira euskarazkoak, tartean Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren irabazlea den 'Promesa berdina egin diegu lagun guztiei' antzezlana.
32 emanaldi egingo dituzte Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian, maiatzaren 2tik aurrera

Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren hogeita hamahirugarren edizioa maiatzaren 2tik 19ra izango da. Formatu txikiko ikuskizun anitzak eskainiko dituzte hiriko hainbat auzotan, halakoen jarraitzaileei, eta tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere zuzenduta. Bakarrizketak, magoak, mentalistak, kabareta, umorea eta antzezlanak izango dira egitarauan.  Hamalau konpainiek parte hartuko dute eta 32 emanaldi egingo dituzte guztira, horien erdiak euskaraz. 

Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdiko irabazleak hartuko du parte, F taldearen Promesa berdina egin diegu lagun guztiei antzezlanak. Finalista izan den beste obra Maider Diaz eta Xabin Fernandezen Famiglia antzezlana izan da.

Bi estreinaldi hauez gain, Tessa Andonegik eta Ainhoa Aierbek Desorduetan estreinatuko dute, Maitetxu Miak Hau da hau Euskandaloa! eta  Andoni Mutiloak Gora Poltsiko antzerkia! 

Euskarazko ikuskizunen artean izango dira honako hauek ere: Beatriz Egizabalen Magma Mia!, eta Amahiru konpainiaren Dhuze gaizki

Jaialdiaren azken ostiralean, Convent Gardeneko kriptan egingo den festan, The Chanclettes & La Mega Pubillaren La Santa Fiesta, umorez, musikaz eta probokazioz betetako ikuskizuna, eta Andoni Mutiloaren kabaretaren estreinaldia izango dira.

Hiriko 25 espaziotan izango dira emanaldiak, taberna eta bestelako espazioetan, beti ostegunetik igandera. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da. 

Egitarauaren xehetasunak hemen kontsulta daitezke.