31 esku-hartze artistiko izango dira Bilboko Gau Zuria jaialdian

31 esku-hartze artistiko izango dira Bilboko Gau Zuria jaialdian Eskulturak, instalazio interaktiboak, parte hartzekoak, soinuzko eskulturak, formatu handiko jolasak, eta musika eta dantza ikuskizunak izango dira hirian zehar. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/31-esku-hartze-artistiko-izango-dira-bilboko-gau-zuria-jaialdian/@@download/image/TWITTER_1024X512.jpg
2023/06/13
Eskulturak, instalazio interaktiboak, parte hartzekoak, soinuzko eskulturak, formatu handiko jolasak, eta musika eta dantza ikuskizunak izango dira hirian zehar.
31 esku-hartze artistiko izango dira Bilboko Gau Zuria jaialdian

Hiriaren 723. urteurrena dela eta, Gau Zuria egingo dute ostiralean eta larunbatean, arratsaldez eta gauez, eta 31 esku-hartze artistiko izango dira hiriko hogeita sei gunetan: elizak, plazak, parkeak, museoak, eraikin garrantzitsuak, zubiak edota eskulturak.

Orotariko esku-hartze artistikoak izango dira, hala nola soinuzko eskulturak, instalazio interaktiboak, parte hartzeko eta murgiltzekoak, musika, antzerkia, dantza eta formatu handiko jolasak. Gainera, beste bi dantza ikuskizun ibiltari ere izango dira.

Ostiralean hasiko da, eta bi egunetan arratsaldeko 19:30etik gaueko 00:30era izango da ekitaldia martxan; hala, familietako kide guztiei ekitaldiaz gozatzeko aukera eman nahi zaie eta instalazioak nola eraldatzen diren ikusi ahal izatea, egunari eta gauari egokituz.

Gainera, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Azkuna Zentroak 00:30era arte izango dituzte ateak irekita, eraikinez gozatzeko eta Bilboko Arte Ederren Museoaren kasuan, hango erakusketez.