30etik gora film labur lehiatuko dira Surfilm Festivalen

Maiatzaren 15a arte eman daitezke lanak, eta handik bost egunera, maiatzaren 20an, jakitera emanen dute horietako zeintzuk pantailaratuko dituzten. Amstel Surfilm Festival zortzigarren urtez antolatu dute Donostian. Ekainaren 4an hasi eta 13an bukatuko da.
Jaialdiaren web gunean daude ikusgai orain arte aurkeztutako lan guztiak. Zinema izango da, aurreko urteetan bezala, jaialdiaren osagai nagusia, baina musikak ere toki zabala izango du. Adibidez, ekainaren 4an, Zarauzko Buffalo taldeak joko du eta ekainaren 11an eta 12an Festibaila jaialdia eginen dute Gazteszena aretoan.