3.000 kondoi Munduko Futbol Txapelketara

3.000 kondoi Munduko Futbol Txapelketara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/3000-kondoi-munduko-futbol-txapelketara/@@download/image/2010578763bortxaketak__Kondoiak_saihesteko.jpg
2012/12/13
berria
3.000 kondoi Munduko Futbol Txapelketara
3.000 kondoi banatzeko eskatu du Hego Afrikako sendagile batek, aste gutxi barru bertan jokatuko duten Munduko Futbol Txapelketaren harira. Kondoiak bortxaketak saihesteko balio du eta emakumeak bagina barruan eraman dezake; bere borondatez kontra zakila sartzen badiote, kondoian harrapatuta geratuko baitzaio erasotzaileari. Oraindik ez dute merkaturatu, eta egokia ote den ere zalantzan da, bortxatzailea oldartu dezake eta.