3.000 izozki denda Buenos Airesen

3.000 izozki denda Buenos Airesen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/3000-izozki-denda-buenos-airesen/@@download/image/83p24buenos-aires.jpg
2012/12/13
berria
3.000 izozki denda Buenos Airesen
Buenos Airesen izozkiak jatea tradizioa da; etorkin italiarrek eraman zuten ohitura hau, eta gaur egun, argentinar guztiek diote hango izozkiak Italiakoak baino hobeak direla. Hiriburuan 3.000 izozki denda daude, eta batzuek kondaira txikiren bat ere badute; Carlos Gardel tango kantariak Saverio dendako izozkiak zituen gustukoen, adibidez. Kontua da, beste esparru batzuetan bezala, izozkienean ere, arrain handia txikia jaten hasi dela, eta poliki-poliki denda txikiak enpresa nagusien esku geratzen ari direla. Kate nagusiak hiru dira, Freddo, Volta eta Persicco, eta lehenengoa finantza sektoreko talde batena da.