3.000 arrosa gorri Copacabanan eraildakoak gogoratzeko

3.000 arrosa gorri landatu dituzte Copacabanan, Rio de Janeiroko auzorik ezagunenean. Bakoitzak Brasilgo hiriburuan 2007tik hona bortxaz eraildako hamar lagun ekartzen ditu gogora; atera kontuak egunero Rioko kaleetan zenbat eraso, tiroketa eta mehatxu jasaten dituzten. Droga trafikatzaileak eta polizia dira salaketaren jomuga, eta Rio De La Paz hildakoen senideen elkartea ekimenaren antolatzailea.