3 tona marihuana

3 tona marihuana https://www.gaztezulo.eus/albisteak/3-tona-marihuana/@@download/image/2012128736marihuana.jpg
2012/12/13
berria
3 tona marihuana
3 tona marihuana harrapatu ditu Mexikoko ejertzitoak Taumalipas estatuan buruturiko sarekada batean. Erdia kamioi batean atzeman dute Nuevo Laredo herrian, eta beste erdia Reynosa inguruko baso batean ezkutatuta zeuden bi ibilgailutan. Gobernuaren bozeramaileak aditzera eman duenez, bederatzi milioi euroko balioa izango luke material honek merkatuan, eta 1.633.150 dosi aterako lirateke bertatik. Hori bai porro festa!