3 mila bira

3 mila bira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/3-mila-bira/@@download/image/66p14-2Z.jpg
2006/09/04
kritika
Testua: B.Malone
Sharon Stoner
66.zenbakia
3 mila bira
Badira talde batzuk, laguntza askorik gabe, gaztetxetan jo eta jo, jarraitzaile mordoxka lortzeko gauza direnak, eta, are gehiago, musikazaleen artean errespetua irabazten dutenak. Horietakoak dira Sharon Stoner oñatiarrak. Hala ere, hori nabarmentzearekin batera, esan dezagun ondorengoa: disko honek ez du ongi islatzen Sharon Stoner-ek zuzenekoan daukan indarra, eta, alde horretatik, asetu gabe utzi gaitu. Stoner iturritik edanda, disko honek keinu egiten die hainbat musika estilori, baina hala ere, nortasun komuna dute diskoko hamaika abestiek. Aholku bat: gozatu diskoarekin, baina ez galdu zuzenean.