3 Mariak

3 Mariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/3-mariak/@@download/image/20111517373_mariak.jpg
2011/01/04
kritika
Testua: Testuak: Maitane Legarreta
Idazlea: Arantxa Urretabizkaia
114.zenbakia
Maria izeneko hiru neska beti elkarrekin ibiltzen ziren umetan, baina gerrak eta bizitzaren ibilbideak banatu egin zituen. Hauetako bati, alargundutakoan, luzaroan ikusi gabeko  laguna azalduko zaio. Bi emakumeak hirugarren adiskidearen arrastoa topatzen saiatuko dira eurek aspaldi hitzartutakoa betetzeko, hirurak elkarrekin bizitzea, alegia. Urretabizkaiak buelta eman dio zahartzaroaren ikuspegi tradizionalari, eta argi utzi du gaur egungo adineko guztiak ez direla heriotzaren zain gelditzen egongelako besaulkian eserita.