29 urteko hartz zuria

29 urteko hartz zuria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
albiste-laburra
29 urteko hartz zuria
Mendoza (Argentina) hirian bizi da Arturo, laster 29 urte beteko dituen hartz zuria. 1993an eraman zuten Artikotik Buenos Aireseko zoologikora, Pelusa izeneko emetik gertu egoteko helburuarekin. Eta azken hori 2012an zendu zenetik bizi da Mendozan. Azken hilabeteetan, animalia bizitokiz aldatzea aldarrikatzen duen kanpaina batek indarra hartu du, jatorrizko bizitokitik hain urrun egoteak batetik, eta Argentinako klima beroak bestetik, ez omen diotelako hartzari onik egiten. Zoologikoen fidagarritasunaren inguruko eztabaida bizirik dago egun, eta hartzaren etorkizunak, oraingoz, ez du irtenbiderik.