28.000 puñaladas

Marea boskote nafarraren laugarren lanak urrezko diskoa lortu du. Aurreko lanetan bezala, rock gogorra landu dute nafarrek, DRO diskoetxearekin grabatutako disko honetan. Gitarra gogorrak eta ahots urratuak dira "28.000 puñaladas" lanaren ezaugarri nagusiak. Lehen hiru diskoekin alderatuz gero, aldaketa gutxi dago, baina, jakina, ezin ahaztu urteek emandako eskarmentua. Marearen disko landuetako bat dugu honakoa, eta rock zaleak maitemindu egingo ditu ziur asko.