28 hilabete geroago

28 hilabete geroago https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
28 hilabete geroago
The Walking Dead telesailaren seigarren denboraldia baieztatu duten honetan, badirudi aurrekari izan zituen 28 Days Later (2002) eta 28 Weeks Later (2007) filmek ere jarraipena izan dezaketela. Lehen filma zuzendu zuen Danny Boylek jakitera eman duenez, Alex Garland gidoilariarekin eta Andrew McDonald ekoizlearekin batu da, eta eskubide kontuengatik proiektua aurrera eramatea erraza izango ez den arren, serioski planteatzen ari dira. Noski, gauzatuz gero, filmak 28 Months Later izango luke izenburua.